XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dotrinako mutillen artian zegon Errazti-tar Martiñ: azitxua mutilla ta errementaritzan lan egiten zubena.

Oni dotriñako zerbait galdetu San Inaziyok eta Martinek ez ondo erantzun.

Beste aldetik ere Martiñ au arpegiko itxuraz parragarri xamarra izaki.

Ta orlakuetan oi dana, Magdalenako elizatxuan zegon jendiak Martiñen arpegiko itxura ta erantzuteko naspilla, dana bat artu ta parra egin nabarbentxo.

Ez ordia ondo artu San Inaziyok Martiñi egin ziyoten parra.

Ta jendiarengana biyurtu ta esan emen zuben: emen nik nai nituzke ikusi, par egiten duten oyek berak, ia nola erantzuten duten? Ta mutill oni parra egiten diyozute? Jakin zazute bada, mutill au gero ere gizon on bat izango dala.

Ta alaxe irten.

Martiñ au abade egin, ta Azpeitiyan bertan abade ta konfesatzallerik onenetakua izandu emen zan.